Museoaren historia

Academia de Policía (Arkaute)
Entrada del Museo

   Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia 1982ko otsailaren 8an inauguratu zen, lehenengo promozioa osatuko zuten ikasleei abegi egiteko. Harrezkero ikastegiko instalazioak etenik gabe eraberrituz joan dira, polizia moderno eta eragingarri batek dituen beharrizan gero eta zabalagoak ase ahal izateko.

   Hain zuzen ere 1982an eraiki zen gaur egun Euskal Poliziaren Museoa den etxea. Hasieran Ertzaintzako zenbait polizia unitateren egoitza izan zen.

   Eraikina guztiz eraberritu zen, Museoaren helburuei begira: gure poliziaren iraganaldiko lekukotasun materialak bildu, leheneratu, artatu, dokumentatu eta, batez ere, agerian jartzea, ikasle, irakasle, ikerlari eta Museora jakingura hutsez datorren jendeari eskaintzeko, 1978ko Autonomia Estatutuaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoak poliziaren arloan daukan araubide berezi eta apartekoa hobeto uler dezaten. Zaharberrikuntza amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako lehendakari José Antonio Ardanza Garro jaunak inauguratu zuen Museoa, 1998ko abenduaren 17an.

[ Historia] [Bilduma] [Jarduerak] [Zerbitzuak]